2019-2020 parte-hartzaileak


Ezagutu lehiaketan parte hartzen ari diren ikastetxe eta taldeen proiektuak.

plastikplasta.eus
Lea Artibai Ikastetxea
Plastikorik gabe bizi gaitezkeela egiaztatzen duen webgunea da hau, non errealitatea aztertu eta hainbat baliabide eta aholku ematen ditugun. Arakatu eta ikusiko duzu!
http://sukaldaritza.eus/
IES ARTAZA ROMO BHI
Sukaldaritzari buruzko webgunea, egun berezientzako hainbat errezeta ezberdinekin (Loli Dominguezen laguntzari esker)
euskodrink.eus
Lea-Artibai Ikastetxea
Euskal Herriko sagardoaren inguruko informazioa, uztatik hasita gure aho sabaietaraino.
usegainditu.eus
Lea-Artibai ikastetxea
USE azterketaren inguruko informazio guztia; gainditzen laguntzeko aholkuak, gomendioak, ikasteko teknikak...
berriatukoft.eus
Lea-Artibai Ikastetxea
Berriatuko Futbol Taldeari buruz informazio guztia, albisteak, partidak, emaitzak, sailkapena, jokalariak, harrobia...
oihugabe.eus
Lea Artibai Ikastetxea
Animalien sufrimendua saihesten duen produktuen salmenta eta honen onurak erakusten ditu webgune honek. Bestalde, marka, denda eta errezeta beganoak daude ikusgai.
plastikplasta.eus
Lea Artibai Ikastetxea
Plastikorik gabe bizi gaitezkeela egiaztatzen duen webgunea da hau, non errealitatea aztertu eta hainbat baliabide eta aholku ematen ditugun. Arakatu eta ikusiko duzu!
nutriziolagunak.eus
Egibide
Jesus Obreroren ikasle-talde bat gara, elikadura onaz eta arrazoi etikoengatik sortzen diren dieta desberdinez kontzientziatua, hala nola beganismoa edo begarianismoa. Gure helburua dieta desberdinei buruzko informazioa ematea da: dieta horien oinarrian dauden ideiak, usteak eta abar, baita dieta horiei jarraitzen dieten eta dagoeneko horren berri duten horientzat ere. Errezetak, jatetxeak eta taberna gomendatuak eskaintzen ditugu, eta zuen platerak partekatzeko aukera ere bai, horiek dakartzaten murrizketak errazago eta errazago egiteko
egibidesexualitatea.eus
Jesús Obrero
Sexuari buruzko zalantzak argitzeko blog-a da. Blog hau egin dugu pentsatzen baitugu sexuari buruzko informazio falta dela. Blog honekin lortu nahi duguna gure jarraitzaileak, hau da, zuek sexuali buruzko salantzak edo kezkak arigitzea edo zuek sexuari buruzko informazioa lortzea. Azken finean, beti ondo dago informazio berria lortzea gai honi buruz, ez dakigulako biharko egunean informazio hau jakitea lagunduko digun.
https://aupaautobusak.eus
Egibide Jesus Obrero
Web orri honetan autobus desberdinen ordutegiak, geldialdiak, prezioak eta abarreko informazioa argitaratuko dugu. Espero dugu zuen gustukoa izatea!
covirantxantrea.eus
Eunate BHI
Web gune hau txantrea auzoko denda bati buruzkoa da.Hortan dendari buruzko xehetasun batzuk eta produktuen argazkiak azaltzen dira
www.jokocentre.eus
Eunate BHI
Hemen bideo-joko askoren "Review" edo iruzkinak eta gomendioak aurkituko dituzu plataformetan sailkatuak.
itsasanimaliak.eus
Eunate BHI
Web-orri honetan itsasoko faunaren informazioa aurkituko duzue. Bai animali ornodunen informazioa baita ornogabeena ere.
www.eunateberlinen.eus
Eunate BHI
Eunateko 2019-2020ko Berlineko ikasbidaiari buruzko informazioa aurkituko duzu web horri honetan. Oier eta Haizea gara, Eunate ikastetxeko 2 Batxilergoko ikasleak. Berlinera Azaroaren 28-tik Abenduaren 2-ra joango gara ikasbidaiaz eta bertako argazkiak, janari tipikoak, zer ikusi…
bidaiatuz.eus
Eunate BHI
Gu Iruñeko Eunateko institutuko hamazazpi urteko bi ikasle gara, Aroa Ocaña eta Garazi Espinal hain zuzen ere. Bidaitzea gure zaletasunasunetako bat da, horregatik web-gune hau egitera animatu gara. Web-gune honen helburua bidaiatzean edozein lekuko txoko interesgarrienak erakustea da. Hau da, toki batera bidaiatzean bidaiatuz web-gunea ikusiz gero, bertan bisitatu daitekeena jakitea baliogarria da.
liverpoolsoccertaldea.eus
Eunate BHI
Gure weborria liverpool futbol taldeari buruz doa, bere historia, partidu garrantsitzuak, jokalariak etab azaltzen ditugu
naseinu.eus
Eunate BHI
Naseinu Web Diseinu zerbitzuak eskaintzen ditu. Horregatik sarrera batez gain, zerbitzuen orri erakargarri eta ahalik eta informazio gehiorekin sortu dugu. Twenty Seventeen txantiloia editatu eta elemtu guztiak guk sorturikoak dira. Hortaz gain beste zerbitzuak demo moduan erabiltzeko ahaldu dugu (Hodei zerbitzuak). Ahalik eta jende gehiori ailegatzeko euskaraz eta gazteleraz edukiak sortu ditugu.
zapateriavillacorta.eus
Eunate BHI
Villafranca kalea, 4, 31015 Iruñea, Nafarroan kokaturiko zapata, arropa eta osagarriak saldu eta konpontzen dituen denda baten web orri ofiziala. Sartu eta ikusi eskaintzen duguna!!
http://sonsofaguirre.eus
Eunate BHI
Web gune hau Sons of aguirre musika taldearen inguruan da. Sons of Aguirre rap politikoa egiten duen talde Valentziarra da, WillyLET eta MC Endesa raperoek sortua. Gainera, Scila taldea eta Msias abeslariarekin batera lan egiten dute Euren letrek kapitalismoa, burgesia, gizarte-desberdintasuna, inperialismoa, esplotazio laborala, ustelkeria, ondarea eta panorama globalaren gainbehera salatu, parodiatu eta kritikatu egiten dute.
www.ikusiberlin.eus
Eunate BHI
Aurten ikasbidaian Berlinera joan garenez, Berlin-ri buruz egitea erabaki dugu gauza interesgarrienak aipatuz.
ehdrogak.eus
Jesus Obrero
Gure web orria drogei buruzkoa da, bertan dorgei buruzko informazioa, desintoxikaziorako laguntzak edo laguntza zentruei buruzko informazioa aurkitu daiteke, batez ere oinarritzen gara Euskal Herriko egoeran. Web guneak menu bat du, eta informazio asko eskeintzen dugu. Gainera, orri hau egiteko Ailaket bezalako erakundeen laguntza izan dugu, drogetan espezializatua daudenak.
donostiabisitatu.eus
Zurriola Ikastola
Donostiara gerturatzen zareten guztiok hiriko bazter guztiak ezagutzeko beharreko guztia azaltzen duen gida azkarra dugu hemen, zer egin, non jan, baita hiriaz gogoratzeko produktuak aurkituko dituzu bertan.
eherrezetak.eus
Zurriola Ikastola
Euskal Herriko hainbat errezeta biltzen dituen webgunea
trigaming.eus
Zurriola Ikastola
Trigaming gamer guztiak laguntzeko orrialde bat da. Bertan hainbat jokuen eta kontsolen prezioak aurkituko dituzu, konparaketa egin ahal izateko, honela aukera hoberena hartzeko.
lasterpc.eus
Zurriola Ikastola
Arazorik izan baduzu zure ordenagailuekin edo hauei buruz gehiago ikasi nahi baduzu EUSKARAZ, ongi etorri zure webgunera! Hemen hainbat ordanagailu motari buruz irakurri dezakezu, baita ordenagailua osatzen duten elementuei buruz ere.
irisgarritasunaapp.eus
Mutriku BHI
Mukeldeuna aplikazioaren webgunea da hau.
batekdaki.eus
Mutriku BHI
Batek daki, jakintza zabaltzeko sortu dugun galdera jokua.
ezetzigarri.eus
Mutriku BHI
Ezetz Igarri aplikazioaren landing page-a da. Aplikazioa eskuragarri jarriko dugu, Egunean Behin aplikazioan oinarrituta dago, galdera bat eta lau erantzun posible ematen ditu Mutrikuri buruzkoak. Bestalde, deskarga eta erabilerarako manual txiki bat egingo dugu.
baz.eus
Mutriku BHI
Egunean behin-en oinarritutako egin dugun aplikazioaren landing page-a da hau. Aplikazioa beraz gain, aplikazioari buruzko informazioa emango dugu eta gure jakintza partekatuko dugu.
zer-nola-zergatik.eus
IES ARTAZA ROMO BHI
Zure arazo, interes edo zalantzei inguruko galderen erantzunak aurkitzeko webgunea
Donhouse.eus
Zurriola Ikastola
Donostiako etxeak saltzen dituen konpainia bat gara, nahiz eta ez izan gu zuzenean saltzen dituena. Beraz, Donostian etxe bat nahi baduzu, zatoz gure webgunera, prezio onenak aurkituko dituzu hemen!
cyberware.eus
Berrio-otxoa ikastetxea
Webgune hau teknologiari buruzkoa da, bertan aurki dezakezu teknologiari buruzko hainbat tresna eta hauek dituzten propietateak, zuk nahi dituzunak aukeratzeko.
terrastatera.eus
Berrio-Otxoa Ikastetxea
Ingurumenari lotutako webgunnea, munduko hainbat arazo konpontzen laguntzeko.
http://bidaiatzen.eus/
Berrio-Otxoa ikastetxea
Web orri honek bost kontinenteetako gune garrantzitsuenen inguruko informazioa eskainiko dizu; baita janari tipikoa, leku harrigarrienak, jarduera zirraragarrienak …ere. Eta, oporretan lekuak bisitatu beharrean, besteei lagundu nahiago baduzu, erakunde desberdinei buruzko informazioa ere emango dizugu.
galzorikoanimaliak.eus
Berrio-Otxoa Ikastetxea
Webgune hau galzoriko animali buruzkoa da. Bertan aurki dezakezu animali hauen informazia eta animali hauek babesteko moduak.
http://sermo.eus/
Salbatore Mitxelena Ikastola
Sermo, online-hiztegi bat da euskeraz eta gazteleraz. Edozeinek lagundu dezake hitzak sartuz. Zehaztasun gehiagorentzat, sartu "http://sermo.eus/zer-da-sermo/" helbidean.
gallartaezagutu.eus
Dolores Ibarruri BHI
Gallartako zerbitzuei buruzko webgunea da. Bertan, Gallartako restauranteak, jolas-tokiak, ikasteko lekuak, museoa, osasun zentroa, kirolak… ezagutzeko aukera daukazu
http://meatzaldeskautak.eus/
Dolores Ibarruri BHI
Meatzaldeko eskautak taldea
http://zeinahiahaubidaia.eus/
Dolores Ibarruri BHI
Bidai bat prestatzeko webgune lagungarria
http://mdbera.eus/
Dolores Ibarruri BHI
Bilboko Erriberako merkatu famatuaren historia ikasiko duzue webgune honetan.
http://abanto-zierbena-aisia.eus/
Dolores Ibarruri BHI
Abanto-Zierbena herria ezagutzeko eta bertako jaiak eta aisirako dauden aukerak ikusteko webgunea.
meatzaldecars.eus
Dolores Ibarruri
Webgune honetan gauza desberdinak aurkitu dezakezue autoei buruz eta autoen munduari buruz. Zirkuituak, kontzentrazioak, auto klasikoak, etab. aurkeztuko dizkizuegu. Ongi etorri!!! Espero dugu zuen gustokoa izatea!!
ilepolitxe.eus
Dolores Ibarruri BHI
Abanto-Zierbenako ileapaindegi, arropa denda eta estetika tokien informazioa ematen duen webgunea.
shibakontzertuakeh.eus
Dolores Ibarruri BHI
Shiba Kontzertuak, Euskadiko kontzertuetan oinarritzen da. Honetan, datak eta kokalekuak adierazten dira, ezer ez galtzeko. Web orria, probintzietan dago banatuta, kontzertuak ondo antolatzeko. Shiba Kontzertuak orrian, artistei buruzko informazioa jakinarazten da, eta horrez gain, taldeei buruzko sare sozialak topa daitezke. Disfruta itzazue!
ehtoki.eus
IES Dolores Ibarruri BHI
Euskal Herria bisitatu nahi duzu? Hau zure webgunea da! Euskal kultura zein gastronomiarekin zerikusirik dituzten lekurik garrantzitsuenak hemen aurki dezakezu.
txulaikaehj.eus
Lizardi BHI
Gure web honetan gipuzkoako jaien berri izango duzue: data, tokia, zer garraio erabili bertara joateko... bai eta jai garrantzitsuenen informazioa ere!
whereistheparranda.eus
Lizardi
Gipuzkoako parranda garrantzitsuenak antolatzen ditugu zuentzako, orrialdean sartu, herria aukeratu eta planing-a irakurri besterik ez duzu egin behar!!!
kontalaiak.eus
Lizardi
Orrialde honetan Lizardi Institutuan antolatzen den “Vivir del cuento” lehiaketaren inguruko informazioa, ipuinak,argazkiak… aurkituko dituzu. Idaztea gustatzen bazaizu, eta sariak irabazi nahi badituzu, hauxe da zure lehiaketa!
ibailorak.eus
ZALLA BHI
Marta eta Ane gara, Zalla BHI-ko DBH 4-ko ikasleak. Zallako Ibai Lorak euskal dantza taldeko webgunea egitea aukeratu dugu, hauek webgunerik ez zutelako eta interesgarria iruditu zitzaigun beraien informazioa webgunean jartzea jendea informatu dadin. Webgune honetan hainbat gauza aipatzen ditugu: sorrera eta historia, taldeko maila desberdinak, zer motatako dantzak egiten dituzten, berriak, irabazitako sariak, non egiten dituzten entseguak, argazki eta bideo batzuk, etab.
http://anitzbertsotan.eus/
Zalla bhi
Julen, Aketza eta Peio gara eta Zalla BHI-ko DBH 4-ko ikasleak gara.Webgune bat egin behar genuen informatikako irakasgairako eta Anitz Bertso Eskolako webgunea egitea erabaki genuen. Anitzbertsotan.eus webgunean bertso eskolako informazioa guztia jarri dugu: sorrera, ordutegia, helbidea, ikasleen eta bertsolarien fitxa teknikoa, etab. Webgunea egiterakoan zailtasun batzuk izan ditugu, adibidez, hasieran ezin genuen helbidearen mapa jarri eta hasierako orria ez genekien oso ondo nola osatu, baina azkenean dena nahi bezala egitea lortu dugu. Bertso eskolako Jon bertsolariarekin harremanetan egon gara informazio lortzeko eta beraien entsegu batetara ere joan ginen. Gure ikaskide batzuk ere bertso eskolan dabiltza eta jolasordu batzuetan beraiekin geratu gara informazio jasotzeko eta webgunerako argazkiak ateratzeko. Hasieran apur bat galduta ibili ginen baina azkenean webgunea egitea lortu dugu eta oso pozik gaude emaitzarekin.
savetheworld.eus
ZALLA BHI
Kaixo , gu Zalla BHI-ko ikasleak gara eta savetheworld.eus wedgunea sortu dugu. Balore etikoaren irakaslea proposatu digu ia wedgune bat sortu ahal dugu informatika ikasgaian , mundua obetzekon egiten hari garen gauzak gero jendea ikusteko. Orduan sortu dugu zuek gure ideiak partekatzeko eta nahi baduzue zuek esan ahal duguzue zuen ideiak mundua obetzeko.
keleketeke
Almen
Webgune hau bizitza osasuntsu bat eramateko eta informazio baliagarria lortzeko oso egokia da, beraz interesa izanez gero ez gehiago pentsatu.
https://bullmina.eus/
Arizmendi Almen
Gu Almeneko 16 urteko ikasleak gara. Naroa, Nagore eta Mara. Bullyingaren aurkako webgune bat egitea erabaki genuen, bidezkoa ez dela ikusita. Milaka pertsonek jasaten duten arazo bat da eta horri aurre egitera gatoz.
askeizan.eus
Almen Arizmendi gunea
Ondorengo orrialdetan gaur egun elkarrizketa guztien mintzagai den gai bat jorratuko dugu, LGTBIQ+ komunitatearen inguruko gaiak hain zuzen ere.
www.berdingo.eus
Harrobia Ikastola
Harrobia ikastolako Marketin eta Publizitate goi maila ziklokoko 2 ikaslea gara, Marina Azkarraga eta Yaiza Garcia. Bigarren mailan gaude eta ETHAZI bitartez aurrera atera egin dugu zikloa. Hori dela eta ikasturte hasierako erronka batean BerdinGO! ideia garatu genuen (umeentzako mahai-joko bat diseinatu eta sortu) eta fase guztietatik igaro gara. Oraintxe bertan saltzen prosezuan gaude. BerdinGO! mahai-joko bat da, genero berdintasunean oinarrituta, hain zuzen ere berdintasuna lanbideetan. Helburua txikitatik lanbideetan ez dagoela desberdintasunik ikustea da. Mahai-jokoa 8 urtetik aurrerako umeentzat zuzenduta dago eta euskeraz eta ingelesez jokatu daiteke. Gainera bi modalitate desberdinetara jokatu daiteke: -Bingoa -Bikoteak Kaixomundua lehiaketa ikusi genuen eta ideia oso ona zela pentsatu genuen horrela BerdinGO! web gunea sortzeko eta zikloan lortutako trebetasun martxan jartzeko gure kabuz. Www.berdingo.eus webgunea bion artean egin dugu eta esperientzia polita izan da.