2018-2019 parte-hartzaileak


Ezagutu lehiaketan parte hartzen ari diren ikastetxe eta taldeen proiektuak.

aukeralekeitio.eus
Lekeitio BHI (Batxilergoa)
Lekeitioko denda bateri egin diogun webgunea da. Esan bezala, denda bat da, beraz, katalogoa egin dugu, gero dendaren jabeak (berarekin hitz egin ondoren) berak nahi dituen produktuak jarri ahal izateko, dendako produktuen salera igotzeko asmoarekin. Bi horri nagusi daude: Katalogoa eta Kontaktuan jarri ahal izateko orrialdea.
apunteentrukaketa.eus
Lekeitio BHI (Batxilergoa)
Apunteentrukaketa.eus pertsona askoren kezken konponbidea izan daiteke. Webgune honetan ikasle nahiz irakasleek haien apunteak truka ditzakete. Elkarlanean aritzeko zona bat denez, soilik arau sinple bat dago: informazioa eskuratzeko lehenengo eman egin behar duzu. Erregistratu eta gogoko duzun arloetako apunteak igo eta gero, beste erabiltzaile batzuk igotako fitxategiez gozatu ahalko duzu. Hainbat arlotako apunteak igotzeko aukera izango duzu: artearen historia, fisika, biologia, ingelesa… Proiektu honen parte izateko Google-eko kontu bat soilik behar da. Anima zaitez! Gurekin kontaktuan jartzeko informazioa: webgunea11@lekeitiobhi.net
lekeitionerosi.eus
Lekeitio BHI (Batxilergoa)
(BATXI 2 ko ikakleak gara). Komertzio txikien mantenuak arazoak dauzka gaur egun, globalizazioa, eta multinazionalen indar basatia direla eta. Horren aurrean, guk argi daukagu. Enpresa txikiei babesa ematea ezin bestekoa da. Hortik dator gure webgunearen ideia. Lekeitioko enpresa txikien mapa bat sortu dugu, eta han hauek ikus daitezke (hamabost bat). Gainera, inprimaki bat sortu dugu edonork bere enpresa mapan txertatzeko (lekeitiokoa izan ala ez). Webgunea ezagutarazten badugu, eta erabilera emanez gero, aldaketaren bat egiteko gai izango gara, seguru!
lekeitiobhibuzoia.eus
Lekeitio BHI (Batxilergoa)
Gure webgune honetara ikastetxeko arlo ezberdinei buruzko kexak eta iradokizunak igo daitezke. Horretarako, ezinbestekoa da Google-ko kontu bat izatea kexa edo iradokizun bat igo ahal izateko. Baina, gure webgunea lekeitiobhi-ko ikastetxean erabiltzeko eginda dagoenez, lekeitobhi-ko ikasleek institutuaren Google-ko kontua erabiltzea gomendatzen da. Izan ere, ez da beharrezkoa, edozein pertsonak, Google-ko kontu bat duenak, kexa edo iradokizun bat igo dezake. Horretaz gain, gainerakoen kexa eta iradokizunak bistaratu daitezke, baita zuzendaritzakoen erantzuna horien aurrean. Frogatu ahal izateko, zuek ere kexa edo iradokizun bat igotzeko aukera izateko kontu hau bidaltzen dizuegu haren pasahitzarekin batera: Kontua: webgunea28@lekeitiobhi.net Pasahitza: IkastetxekoKexaIradokizunak_28 Bestalde, arinago aipatu dugun bezala, zuzendaritzakoek aukera izango dute kexa edo iradokizunen ebazpena idazteko. Horrez gain, zerrenda etengabe eguneratzen da, beraz, azken kexa eta iradokizunak ere ageri dira. Azkenik, kexa eta iradokizunen biltegian bilaketak egin daitezke edota filtroak aplikatu daitezke, adibidez, dataren arabera informazioa bila daiteke. Ildo horretatik, beste orrialde batean ebatzitakoak ikusi daitezke eta berdin funtzionatzen dute bilaketa formak.
berrifarma.eus
Lekeitio BHI (Batxilergoa)
Berrifarma izeneko parafarmazi bati egindako webgunea da berrifarma.eus . Webean ikusi daiteken bezala, parafarmaziko hainbat produktu topa ditzakezu, aurpegirako kremetatik, botila termikoetaraino edota makilaje ekologikoraino. Produktuetaik kanpo, berrifarma parafarmazia dendari buruz ere informazioa topatu daiteke; bai kontaktoa, eta bai deskribapen labur bat. Parafarmaziko zerbait behar baduzu, berrifarma.eus zeure zain duzu!
argazkiaklekeitiobhi.eus
Lekeitio BHI (Batxilergoa)
Gure webgunea, Lekeitio BHIko ikasleen ekintzak interneten gordetzen dituen argazki galeria bat egin dugu. Webgune hau sortzeko awesome table aplikazioa erabiltzeaz gain, WordPress aplikazioan aukeran ditugun webgune ezberdinak erabili ditugu. Frogak egin ostean, Rosetta formatua erabiltzea aukeratu dugu. Formatu hau saila da erabiltzeko widget asko baititu eta horrek kentzea saila baita.
txiotxio.eus
Lekeitio BHI (Batxilergoa 1)
Herri txiki bateko denda bati mundu berri hontako ateak zabaltzen dizkiogulako.
araldeliburudenda.eus
Lekeitio BHI (Batxilergoa)
Sortu dugun wegunea berezia da, izan ere, teknologia berriak erabili ditugu(css gehigarriak, widgetak, argazki editoreak,...) Bestalde, herriko merkatua sustatzen ahalegindu gara denda eta komertzio txikiei webgune bat sortuz, guk herriko liburudenda bati sortu diogu webgunea.
alitoshandmade.eus
Lekeitio BHI (Batxilergoa)
Webgune honetan nire amak eskuz egiten dituen gauzatxoak agertzen dira.Webgunea produktuak ikusteko dago prestatuta eta ez erosteko.
begonakoitxastresnak.eus
Leketio BHI (Batxilergoa)
OHARRA: ez dugu aurkitu erabiltzailea eta pasahitza zuen korreoa, eta irakaslearenakin izena eman dugu. Batx 1-eko ikasleak: Anthony eta Andualem Lekeitioko itxas tresna bateko webgunea egin dugu. Webgune erreala da eta momentu oro kontaktuan egon gara negozioarekin, berak pasatuko digu webgunean dagoen informazio guztia eta argazki guztiak. WooCommerce plugiña erabili dugu.
txodenda.eus
Lekeitio BHI (Batxilergoa)
Batx1eko ikasleak gara. Irene Cazalis eta Oihane Martin. Txo denda mutilentzako arropa denda bat da, Lekeition kokatua. Webgune erreala da, eta momenturo egon gara kontaktuan negoziarekin, berak pasa dizkugu argazkiak eta prezioak.
kinuopariak.eus
Lekeitio BHI (Batxilergoa)
Lekeitioko Kiñu Opariak dendako webgunea sortu dugulako da berezia. Pluginak instalatu ditugu, CSSan eskua sartu dugu eta dendako jabearekin kontaktuan jarri gara, bere gustuko webgunea sor dezagun.
ehmatxinadak.eus
Lekeitio BHI (Batxilergoa)
Gure webgunea Euskal Herriko historian jakin-mina duten pertsonentzako egina dago. Mapa bat sortu dugu, bertan hainbat matxinada ikusteko aukera izango dute eta baita aukera eman dugu edonork igo dezan bat. Gure ustez baliogarria izango litzateke ikastetxe batean historia ikasten dauden ikasleentzako. Ikasteko beste modu erraz bat! Hau guztia egiteko awesome table aplikazioa erabili dugu informazio guztia gordetzeko. Guk esaten dugun bezala: TXAPELA BURUAN, IBILI MUNDUAN!
lekeitiobhikoberriak.eus
Lekeitio BHI (Batxilergoa)
‘Lekeitiobhiko Berriak’ webguneak, ikastetxeko berrien berri izaten lagunduko dizu; horrez gain, izandako ekitaldi eta bestelakoen informazioa jasotzen du. Horretarako, Awesome table erabili dugu eta imprimakia beteaz, berri bat publikatzen denean automatikoki webgunean bistaratuko da. Filtroen bidez bilaketak egin daitezke eta modu oso erosoa da informazioa jaso zein partekatzeko. Edozein Googleko kontuk egin dezake baina printzipioz zuzendaritzak publikatzeko pentsatuta dago.
ziarreta.eus
Lekeitio BHI (Batxilergoa)
Gure webgunea Lekeitioko merkataritza taldeko partaide baten denda da. Denda hau, Ziarreta deitzen da eta euskal ohialak, txapelak, arropak eta beste zenbait produktu saltzera dedikatzen da. Webgunea hiru gune ezberdinetan banatzen da; hasteko dendari buruzko nondik norakoak azaltzen ditugu, ondoren produktuen katalogo bat daukagu, hau ere lau zatitan banatzen da (osagarriak, ohinetakoak, umeen jantziak eta gehien saldutakoak) eta bukatzeko dendarekin kontaktuan jartzeko telefono zenbakia eta e-maila daude. Katalogoan eta slider-ean aurkitzen diren argazki guztiak guk atera eta editatu ditugu, Gimp eta Paint programak erabiliz.
irigoienoptika.eus
Lekeitio BHI (Batxilergoa)
Gure proiektua oso berezia da, hasieratik amaierarte guk egin dugulako, bai argazkiak, bai itxura,...Optika hau Lekeitioko herriko denda txiki bat da eta gure webgunean zembait produktu ikusi ditzakezu.
markuerkiagabotika.eus
Lekeitio BHI (Batxilergoa)
Batxi 1-eko ikasleak gara: Mikel Abasolo eta Mikel Ladron de Guevara. Markuerkiaga Botika Lekeition aurkitzen den farmazia bat da.
campooptika.eus
Lekeitio BHI (Batxilergoa)
Batx1-eko ikasleak gara: Laiene Kaltzakorta eta Ainhoa Izurieta. Campo Optika herriko komertzioaren webgunea egin dugu proiektu honetan. Egindako webgunea erreala da eta gure esfortzu guztia darama.
maguregiiturgintza.eus
Lekeitio BHI (Batxilergoa)
Batx1-eko ikasleak gara: Saray Uscola eta Urtzi Bideganeta Maguregi Iturgintza hainbat zerbitzu (ura, berokuntza...) eskaintzen dituen denda bat da. Awesome tableri esker dendak eskaitzen dituen produktuen argazkiak igo ditugu. Webgunea erreala da eta momentu oro egon gara negozioarekin kontaktuan eta beraiek bidali digute informazio eta argazki guztiak.
kukadak.eus
Lekeitio BHI (Batxilergoa)
Batxi 1eko ikasleak gara: Ibai Uskola Urkidi eta Agate Agirre Etxebarria. Kukadak Lekeitioko moda-denda bat da. Web-orrialde erreala da eta dendakoarekin kontaktuan egon gara webgunea sortzerako orduan.
artezfisioterapia.eus
Lekeitio BHI (Batxilergoa)
Batx1eko ikasleak gara. Aimar Laka eta Jon Madarieta Artez, Lekeitioko fisioterapia zentro bat da eta jartzen dugun informazio guztia erreala da, uneoro kontaktuan eon baikara zentroarekin.
eguzkilorefrutategia.eus
Lekeitio BHI (Batxilergoa)
Batx1-eko ikasleak gara. Leire Egaña eta Olatz Plaza. Garaiko fruta eta barazkiak saltzen dituen herriko denda baten webgunea burutu dugu kaixomundua proiektu honetan. Webgune hau guztiz erreala da momentuero egon gara dendako jabearekin kontaktuan, ahalik eta informazio gehien lortzeko. Informazio guztia argi eta garbi ikusteko Awesome Table erabili dugu, produktuak errazago aurkitzeko eta modu ordenatu batean ikusteko.
kitto-lekeitiokomerkatarielkartea.eus
Lekeitio BHI (Batxilergoa)
Batxi 1eko ikasleak gara: Aritz Markes eta Mikel Elordi. Lekeitioko merkataritza sustatzen lagun dezakeen webgunea sortu dugu. Bertan azaltzen den informazio guztia erreala da kontatuan egon bikara elkartearekin. Webgunea sortzeko awesome-table erabili dugu.
keaestankoa.eus
Lekeitio BHI (Batxilergoa)
Lekeitioko "Kea Estankoa" deituriko estanko bati buruzko webgunea sortu dugu. Awesome table erabili dugu Kokapena ongi adierazteko. Batx 1eko ikasleak gara: Ekaitz Sesma, Ibai Uskola eta Mikel Antxustegi. Webgune erreala da, hau da, elkartariarekin etengabe harrematen egon gara eta webgunwko informazioa haiek bidalitakoa izan da.
Futbolekozapatilak.eus
Lekeitio BHI (Batxilergoa)
Futboleko zapatilak saltzen dituen denda bat da. Denda honetan futbolariek erabiltzen dituzten bota desberdinak daude, kolore eta neurri desberdinekin. Zelai artifizial zein naturalean jolasteko zapatilak aurki ditzakezu. baita gama altukoak ere. Orrialdean zapatilak erosteko aukera dago.
lekepartiduak.eus
Lekeitio BHI (Batxilergoa)
Kaixo, Andoni, Eñaut, Elazar eta Sebastian gara. Lekeitioko partiduei buruz webgune bat sortu dugu. Webgune honek, Lekeitiok jolastu dituen partiduen kokapena, ordua eta emaitza erakusten ditu. Kokapena, mapa batean ikusten da, eta hemen, partidua zehazki non jokatu den erakusten du. Ondoren, partidua jolastu ostean inprimakian taldeko presidenteak emaitzak sartuko ditu, zuk ere nahi izanez gero informazioa sartu dezakezu, imprimaki biren bitartez. Eta horrela webgunean informazio guztia eskuragarri izango duzu. Hau guztia egiteko Awesome Table ezinbestekoa izan da, eta helbidea sartzen baduzue GeoCode erabiliz, koordenatuak kalkulatu eta gure partiduen kokapena mapan zehaztuko du. Arazo bat badaukazue webgunearekin , gurekin kontaktatu ahalko duzu, emailen bidez: webgunea19@lekeitiobhi.net Eskerrik asko gure webgunea erabiltzearren.
gorabehera.eus
Arizmendi Almen Ikastola
Gu Arizmendi Almeneko 5 ikasle gara. Kaixo munduan parte hartzeko web gune bat sortu dugu. Orrialde hau Debagoiena bailarako mendietaz eta mendietan egiten diren lehiaketen inguruan doa ( noiz egiten diren, ze mendi… ). Zergatik gai hau? Bertako gazteei mendiarekiko zaletasunak sortarazteko, modu erraz eta ulergarri batean.
ixiamoda.home.blog
Arizmendi Almen Ikastola
Arizmendi Almen Ikastolako Batxilergoko hiru ikasle gara, Eskoriatza, Gatzaga eta Arrasatekoak. Gure webgunea moda blog bat da, non azken tendentziak komentatzen ditugun (Poltsak, pircingak, azazkalak, trajeak... etb.)
arkupearetxabaleta.eus
Arizmendi Almen ikastola
Almen batxilergoko 5 ikasle gara. Gure webgunea Aretxabaletan kokatzen den Arkupe Kultur Etxeari buruzkoa da. Honetan, egiten diren ekintza, ekitaldi... desberdinak eskeiniko dizuegu.
monitoizan.eus
ARIZMENDI ALMEN IKASTOLA
Web orri hau, monitore izan nahi duten pertsonentzako bidaratuta dago. Aholku, aukera eta behar duzuen guztia bertan aurkituko duzue.
aretx.eus
Arizmendi Almen ikastola
Batxilergoko 5 ikasle gara eta gure web orria Aretxarte merkataritza elkartearen ingurukoa da. Horren harira, herriko salerosketa bultzatzea izan da gure helburua nagusia.
euskaraldiaa.eus
Arizmendi Almen
Batxilergo bigarren mailako 3 ikasle gara. Web gune hau Euskaraldia proiektuaren inguruan doa. Web gune honen helburua, Euskaraldia ekimena hedatzea da eta horretarako, bertan aholku desberdinak aukitu dituze hau aurrera eramateko. Web orrri hau berria da.
basnimaliak.eus/
Arizmendi Almen Ikastola
Batxilergoko 2. mailako ikasle batzuk, gure baserriko animaliei buruz sortutako bloga.
ulala.eus
Arizmendi Almen Gunea
Webgune berria da. Gu, Arizmendi Almeneko batxi 2.mailako ikasle talde bat gara eta proiektu baten harira, kultura desberdinen inguruko web gune bat sortu dugu, zehatzago esanda, Eskoriatzan bizi diren biztaleen kultura desberdinen informazioa aurkituko duzue hemen. Baita herrian kultura eta euskara sustatzen duen erakunde baten informazioa ere.
lanprest.eus
Arizmendi Almen
Kaixo, Arizmendi Almen guneko hiru ikasle gara. Euskaraldia gure ikastolara hurbiltzeko asmotan sortu dugu web-orri hau. Web honetan, euskaraldiari buruzko informazioa emateaz gain, ikastolan jorratu diren ekintzen berri ematen aritu gara. Espero dugu zuen gustokoa izatea!
ekaixoka.eus/
Arizmendi Ikastola Almen gunea
Sortu dugun Web gune berri hau, Aretxabaletako Lekaixoka bertso-eskolarekin elkarlanean egin dugu. Proiektu honek, bertso-eskola honen lana plazaratu nahi du egin dituen, egingo dituen eta martxan dituen proiektuak ezagutaraziz. Izena emateko galdetegi bat ere jarri dugu bertan, hala bertso eskolako partaide izan nahi duenak izena emateko aukera zuzena izan dezan.
bizibeg.eus
Ondarroa BHI (Batxilergoa)
BiziBeg webguneak, BEG munduan interesatuta daudenei informazioa eskaintzen die; elikadura mota desberdinak azalduz, nutrizioari buruzko informazioa emanez, Euskal Herriko BEG jatetxeak bilatzen lagunduz, errezeta desberdinak proposatuz… mundu horretan murgiltzea errazago izateko.
berezkoeztia.eus
Ondarroa BHI ( Batxilergoa)
Web orri honek erleei eta eztiari buruzko informazio baliagarria eskainiko dizu. Honetaz gain, erlezainaren produktua eskuratzeko aukera edukiko duzu.
etxelila.eus
Ondarroa BHI (Batxilergoa)
Etxelila herriko adin ezberdinetako emakumeak batzeko elkartea da. Webgunearen helburua, erakundeari buruzko informazioa eskuragarri izateko plataforma bat sortzea da. Prozesu guztian zehar udalarekin harrematan egon gara eta honek proiektuak jarraipena izango duela ziurtatu du. Irisgarritasuna bermatu dugu (letra arial 20).
nonzer.eus
Arizmendi Ikastola, Almen gunea
Gaur egungo gazteak kanpora irtetzera bultzatuta daude, mundua ezagutzera; hala ere, ondoan dituzten ondareak ezagutu ere ez dituzte egiten. Hau aldatu beharra dago. Webgune honen helburu nagusia, debagoienako leku interesgarriak erakustaraztea da, bertako biztanleek eta kanpoko bisitariek jakin dezaten beraien herriko berezitasunak. Orrialde guztiek mapa interaktibo bat izango dute, eta azpian, mapa horretan txertatutako lekuen informazioa. Edonork editatu dezake mapa hau, izan ere, guztiok dakigu gure herriari buruzko bitxikeriaren bat.
unoriginalanimeblog.eus
Egibide, Jesús Obrero
Gustatuko litzaidake Futuroscopera joatea teknologia arloa interesatzen zaidalako. Horregatik weborri hau egiten dut eta lehiaketa honetan sartzen naiz.
kpopbloga.eus
Egibide, Jesus Obrero
Kpop-ari buruzko bloga egin dut musika mota hau zabaltzeko, talde ezagunak aipatuz gehiegi zehaztu gabe, astuna ez izateko.
musikarentxokoa.eus
Egibide
Egunon, Mikel eta Ander gara, Jesus Obreroko 2.batxilergoko bi ikasle. Gure proiektuaren sorrera, musikarekiko daukagun jakinmina asetzeko sortu genuen. Espero dugu zuen gustukoa izatea. Agur bero bat.
futbolaetagehiago.eus
Egibide, Jesús Obrero
Jon Ander eta Julio gara eta 2. batxilergoko ikasleak gara. Guri futbola jolasten eta ikusten gustatzen zaigu, horregatik erabaki dugu gure zaletasunari buruz hitz egitea.
soinubandak.eus
Egibide, Jesús Obrero
Soinu bandei buruz hitzegiteko blog bat. Blog hau sortu dut asko gustatzen zaidalako atzetik entzuten den musikan fijatzea.
aupakirolak.eus
Arizmendi Almen Ikastola
Gu Jurgi, Ion, Gaizka eta Jokin gara, 1.mailako batxiko ikasleak. Web horri hau diseinatu dugu U.D.A erakundea ezagutzera eramateko eta dituen aukera guztiak ezagutarazteko.
euskaljatetxeak.eus
Lekeitio BHI (Batxilergoa)
Kaixo guztioi, orrialde honetan aurkituko duzuen informazioa, euskal jatetxei dagokie. Euskal jatetxe hauek munduan zehar kokatzen dira, Euskal Herritik kanpo. Munduan zehar bidaiatzen baduzue eta euskal jatetxeren bat aurkitu nahi baldin baduzue, orrialde hau gomendatzen dizuegu.
bideitzendenda.eus
Lekeitio BHI (Batxilergoa)
BATX 1eko ikasleak gara: Ibai, Kimetz eta Xabi. Supermerkatu bati buruz egin dugu webgunea. Awesome table erabili dugu. Dendakoak bidali digu informazioa eta webgunean dauden irudi guztiak. Webgune erreala da.
ayaong.eus
Arizmendi Almen Ikastola
Kaixo, gu batxilergoko 2 ikasle gara eta Kaonbi ONG-a aurkeztuko dizuegu hemen. Kaonbi irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, Arrasateko katuak zaindu eta babesten dituzten boluntario talde bat, eta beraien eginkizuna katu basatiek kalean bizitza duina izatea da, abandonatutakoek bigarren aukera bat izateko.
https://sites.google.com/lekeitiobhi.net/burn-it-down/burn-it-down
Lekeitio BHI (Batxilergoa)
Webgune honetan kirola egiteko produktu ezberdinak aurkitu ditzakegu. Denda fiktizio hau egiteko erabili den tresna Awesome Table da.